Nokia 5230 erabiltzailearen gida
Argitalpena 5.0
ONESPEN ADIERAZPENA
Honen bidez, NOKIA CORPORATIONek adierazten du RM-588 telefonoak 1999/5/EC
Arteztarauko oinarrizko baldintzak eta dagozkion gainerako xedapenak betetzen
dituela . Onespen-adierazpen horren kopia bat http://www.nokia.com/phones/
declaration_of_conformity/ helbidean aurki daiteke.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Nokia, Nokia Connecting People, Nokia Care eta Ovi Nokia Corporation-en marka edo izen erregistratuak dira.
Nokia tune, Nokia Corporation-en soinu-marka bat da. Hemen aipatutako gainerako produktu edo enpresen
izenak jabeak dituzten merkatal marka edo izenak izan daitezke.
Galarazita dago dokumentu honen edukia, zatika nahiz osorik, kopiatzea, igortzea, zabaltzea edo gordetzea,
edozein modutan, Nokia konpainiak aldez aurretik idatzizko baimenik ematen ez badu. Nokia konpainiak
etengabeko garapen politika bat du. Nokia konpainiak dokumentu honetan deskribatutako edozein
produktutan aldaketak eta hobekuntzak egiteko eskubidea gordetzen du, aldez aurretik horren berri eman
gabe.
Java and all Java-based marks are trademarks or registered trademarks of Sun Microsystems, Inc.
Portions of the Nokia Maps software are ©1996-2010 The FreeType Project. All rights reserved.
Produktu honek MPEG- 4 Visual Portfolio License-ek emandako lizentzia du (i) jarduera pertsonal eta ez
komertzialetan ari den kontsumitzaile batek MPEG- 4 Visual Standard-en arabera kodetutako informazioarekin
erlazionatutako erabilpen pertsonal eta ez komertzialerako eta (ii) lizentziadun bideo hornitzaile batek
emandako MPEG-4 bideoarekin erabiltzeko. Lizentzia batik ez da emango edo engaiatuko beste edozein
erabilpenerako. Argibide gehigarriak, sustapena, barne edo erabilpen komertzialekin zerikusia dutenak barne,
MPEG LA, LLC-tik lor daitezke. Ikus http://www.mpegla.com helbidea.
LEGEAK ONARTZEN DUEN NEURRIRIK HANDIENEAN, NOKIA EDO BERE BESTE EDOZEIN BAIMEN HORNITZAILEK EZ DU
INONDIK INORA ERANTZUKIZUNIK IZANGO, EDOZEIN DATU EDO IRABAZIEN GALERAGATIK EDO EDONOLA SORTUTAKO
KALTE BEREZI, USTEKABEKO, ONDORIOZKO EDO ZEHARKAKOENGATIK.
DOKUMENTU HONEN EDUKIAK "BERE HORRETAN" HORNITZEN DIRA. LEGEAK ESKATZEN DUENETIK AT, DOKUMENTU
HONEN ZEHAZTASUNARI, FIDAGARRITASUNARI EDO EDUKIARI DAGOKIONEZ EZ DA INOLAKO BERMERIK EMATEN, EZ
ESPLIZITU EZ INPLIZITUKI, SALEROSGARRITASUN ETA HELBURU JAKIN BATERAKO EGOKITASUNARI DAGOZKION
BERMEAK BARNE, BAINA HAUETARA MUGATU GABE. NOKIA KONPAINIAK, EDONOIZ ETA AURRETIK OHARTARAZI GABE
DOKUMENTU HAU BERRIKUSI EDO ERRETIRATZEKO ESKUBIDEA GORDETZEN DU.
Gailuaren softwarea alderantzikatzea galarazita dago, lege aplikagarriek onartzen duten heinean.
Erabiltzailearen gida honek Nokiaren adierazpen, garantia, kalte eta erantzukizunei dagozkien mugak ezartzen
ditu, eta mugok Nokiaren lizentziadunen adierazpenak, garantiak, kalteak eta erantzukizunak muga ditzakete.
Produktu zehatzak eta produktu horientzako aplikazio eta zerbitzuak eskuratzeko aukera herrialde batetik
bestera alda daiteke. Jo ezazu zure Nokia hornitzailearengana dauden produktu eta hizkuntzen aukeren berri
izateko. Telefono honek Amerikako Estatu Batuetako eta beste herri batzuetako esportazio lege eta arauak
bete behar dituzten osagai, teknologia edo softwarea izan ditzake. Debekatuta dago legea urratzea.
FCCren eta Kanadako Industria Sailaren oharra
Zure telefonoak irrati eta telebista interferentziak sor ditzake (telefonoa hargailu elektroniko batetik oso gertu
erabiltzen denean, adibidez). FCCk edo Kanadako Industria Sailak zure telefonoa erabiltzeari uzteko eska
diezazukete, interferentzia horiek ezabatzerik ez balego. Laguntzarik behar izanez gero, zure inguruko
zerbitzu-gunera jo. Telefono honek FCC-ko araudiaren 15. atala betetzen du. Telefonoa erabiltzeko bi baldintza
hauek bete behar dira: (1) interferentzia kaltegarririk ez eragitea eta (2) jasotako interferentzia guztiak
onartzea, nahi ez diren eragiketak sor ditzakeenak barne. Nokiak argiro onartzen ez duen aldaketarik eginez
gero, erabiltzaileak ekipamendu hau erabiltzeko baimena gal lezake.
Hainbat eragiketa eta funtzio SIM txartelaren edo operadorearen araberakoak dira, MMS ezarpenen
araberakoak edo eduki-formatuen bateragarritasunaren araberakoak. Hainbat zerbitzugatik aparteko tarifak
ordaindu behar dira.
Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta laster-markak izan ditzake instalatuta. Zure
telefonoaren bitartez beste bitartekarien webguneetara sartzeko aukera izan dezakezu. Bitartekarien
webguneak ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez du hauen inolako erantzukizunik
bere gain hartzen. Webgune hauetara sartzea erabakiz gero, eduki edo segurtasun neurriak hartzea
gomendatzen da.
/Argitalpena 5.0 EU