Aplikazioak instalatu
Instalazio fitxategiak telefonora bidaltzeko modu desberdinak daude: bidali
ordenagailu bateragarri batetik, deskargatu arakatzean, jaso multimedia mezu
gisa, jaso mezu elektroniko batean eranskin gisa, baita bestelako konexio
metodoak erabilita ere, adibidez, Bluetooth bidez.
Nokia Application Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite programarekin
telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Aplikazio kudeatzaileko ikonoek ondorengoa adierazten dute:
SIS edo SISX aplikazioa
Java aplikazioa
widgetak
memoria txartelean instalatutako aplikazioa
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio eta softwareak soilik
instalatu eta erabili. Symbian Signed edo Java Verified™ aplikazioen proba gainditu
dutenak, adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan izan:
● Aplikazio mota, bertsio zenbakia eta hornitzailea edo egilea ikusteko, aukeratu
Options > View details.
Beste aplikazio batzuk
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
132
Aplikazioaren segurtasun ziurtagiriaren xehetasunak ikusteko, aukeratu
Details: > Certificates: > View details. Kontrolatu ziurtagiri digitalen
erabilera Ziurtagiri kudeatzailean.
● Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten eguneratze edo konponketa
fitxategi bat instalatzen baduzu, jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko,
jatorrizko fitxategia edo ezabatutako software paketearen segurtasun kopia
izan beharko duzu. Jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, ezabatu aplikazioa eta
instalatu berriro aplikazioa, jatorrizko instalazio fitxategia edo segurtasun kopia
erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak instalatzeko. Hau falta bada,
baliteke gailuak deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada sargunerik
zehaztu, bat aukeratzeko eskatuko zaizu.
Aplikazio bat instalatzeko, jarraitu ondorengo urratsak:
1. Instalazio fitxategi bat aurkitzeko, aukeratu Menu > Settings eta Application
mgr.. Bestela, bilatu instalazio fitxategiak Fitxategi kudeatzailean edo aukeratu
Messaging > Inbox eta ireki instalazio fitxategia duen mezua.
2. Aplikazio kudeatzailean, aukeratu Options > Install. Beste aplikazioetan,
aukeratu instalazio fitxategia eta abiatu instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren berri emango dizu.
Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez duen aplikazio bat instalatzen baduzu,
telefonoak ohar bat erakutsiko dizu. Jarraitu instalazioarekin, beti ere
aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla badakizu.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, kokatu aplikazioa menuan eta hautatu
aplikazioa. Aplikazioak ez badu karpeta lehenetsirik ezarrita, menu nagusiko
Installed apps. aukeran instalatuta egongo da.
Aukeratu Options > View log instalatu edo ezabatu diren software paketeak
ikusteko.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako aplikazio bakarra onartzen
du. Birusen aurkako aplikazio bat baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren
jarduna kaltetu liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Beste aplikazio batzuk
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
133
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu eta gero, instalazio-
-fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren memorian geratzen dira. Fitxategiek memoria
handia har dezakete, beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz. Memoria nahikoa
mantentzeko, erabili Nokia Ovi Suite instalazio-fitxategien segurtasun-kopiak PC
bateragarri batean egiteko, ondoren erabili fitxategi kudeatzailea instalazio-
-fitxategiak telefonoko memoriatik ezabatzeko. .sis fitxategia mezu baten
eranskina bada, ezabatu mezua postontziko Mezularitza postontzitik.