Bideoak partekatzeko eskakizunak
Bideoak partekatzeko UMTS konexio bat beharrezkoa da. Bideo partekatzea
erabiltzeko duzun ahalmena UMTS sarearen eskuragarritasunaren araberakoa da.
Zerbitzuaren, UMTS sare eskuragarritasunaren eta zerbitzua erabiltzeagatik
aplikatutako tarifen inguruko informazio gehiagorako, jo zure zerbitzu
hornitzailearengana.
Bideo partekatzea erabiltzeko, egiaztatu hurrengoa:
● Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria dago.
● UMTS konexio aktibo bat daukazu eta UMTS sarearen estalduran zaude. UMTS
sarea bideoa partekatu bitartean uzten baduzu, partekatzea amaitu egingo da
baina ahots deiarekin jarraitu ahal izango duzu.
● Igorlea eta hartzailea UMTS sarean erregistratuta daude. Norbait partekatze saio
batera gonbidatzen baduzu eta hartzailearen telefonoa UMTS sarearen
estalduran ez badago, bideo partekatzea instalatua ez badauka edo
pertsonarteko konexioa ezarria ez badu, hartzaileak ez du gonbidapenik jasoko.
Hartzaileak gonbidapena ezin duela onartu adierazten duen errore mezu bat
jasoko duzu.