Deien murrizketa
Deien murrizketarekin (sareko zerbitzua) telefonoarekin egiten eta jasotzen
dituzun deiak murritz daitezke. Adibidez, atzerrian zaudenean nazioarteko
sarrerako edo irteerako dei guztiak murritz ditzakezu. Ezarpenak aldatzeko, lortu
deien murrizketarako pasahitza zure zerbitzu hornitzailearengandik.
Aukeratu Menu > Settings eta Calling > Call barring.
Deiak murrizten dituzten segurtasun-aukerak gaituta egonda ere (deiak
blokeatzea, erabiltzaile talde itxia eta markatze finkoa, adibidez), telefonoan
programatutako larrialdiko zenbaki ofizialera deitzea dago. Deiak blokeatzeko eta
deiak desbideratzeko moduak ezin dira aldi berean gaituta eduki.
Ahots deien murrizketa
Aukeratu murrizketa aukera eta Activate, Deactivate edo Check status. Deien
murrizketak dei guztiei eragiten die, datu deiak barne.
22. Arazoak bilatu eta konpondu
Maiz egiten diren galderak ikusteko, ikus produktuaren laguntza zerbitzua
www.nokia.com/support helbidean.
G: Zein da blokeo, PIN eta PUK kodeen pasahitza?
E: Blokeo-kode lehenetsia 12345 da. Blokeo-kodea ahazten baduzu, jo telefonoaren
hornitzailearengana. PIN edo PUK kodea ahazten baduzu, edo kodea oraindik jaso
ez baduzu, jo zure zerbitzu hornitzailearengana. Pasahitzei buruzko informazio
gehiago jasotzeko, jo zure sargune hornitzailearengana, adibidez, Interneteko
zerbitzu hornitzaile komertziala (ISP) edo sare zerbitzu hornitzailea.
G: Nola itxi dezaket erantzuten ez duen aplikazio bat?
E: Eduki sakatuta menu tekla. Eduki sakatuta aplikazioaren ikonoa eta hautatu
Exit.
G: Zergatik ez dira argazkiak garbi ikusten?
E: Egiaztatu kamerako objektiboaren leiho babesleak garbi daudela.