Telefonoaren eguneratzeak
Aukeratu Menu > Settings eta Phone > Phone mgmt. > Device updates.
Telefonoaren eguneratzeekin zerbitzarira konekta zaitezke eta telefonoko
konfigurazio-ezarpenak jaso ditzakezu, zerbitzari-profil berriak sortu edo
Ezarpenak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
140
daukazun softwarearen bertsioa eta informazioa ikusi eta zerbitzari-profilak ikusi
era kudeatu.
Zure sareak hari gabeko software eguneratzeak onartzen baldin baditu, hauek
gailuaren bidez ere eska ditzakezu.
Zerbitzu hornitzaileak eta enpresaren informazio kudeaketa sailak zerbitzariaren
profila eta konfigurazio ezarpenak bidal ditzakete. Baliteke konfigurazio ezarpen
hauek telefonoko aplikazio desberdinek erabiltzea (konexioa eta bestelako
ezarpenak).
Zerbitzarira konektatzeko eta telefonorako konfigurazio ezarpenak jasotzeko,
aukeratu Options > Server profiles, profila eta Options > Start configuration.
Zerbitzari profil bat sortzeko, aukeratu Options > Server profiles > Options >
New server profile.
Zerbitzari profila ezabatzeko, aukeratu profila eta Options > Delete.
Eguneratze eskuragarriak ikusteko, aukeratu Options > Check for updates.
Abisua: Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da telefonoa
erabili, ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi
arte. Egiaztatu datuen segurtasun-kopiak egiten dituzula softwarea eguneratu
aurretik.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.