Argazkiak eta bideoak antolatu
Aukeratu Menu > Gallery eta Images & videos > Options eta hauetariko bat:
● Folder options — Fitxategiak edo karpetak mugitzeko, aukeratu Move to
folder. Karpeta berri bat sortzeko, aukeratu New folder.
● Organise — Fitxategiak edo karpetak kopiatzeko, aukeratu Copy. Fitxategiak
edo karpetak mugitzeko, aukeratu Move.
● View by — Ikusi fitxategiak data, izenburua edo tamainaren arabera.
12. Sarean partekatu
Sarean partekatzeari buruz
Aukeratu Menu > Internet > Share online.
Share online zerbitzuarekin (sareko zerbitzua), zure telefonoko irudiak, bideoak eta
soinu-klipak bateragarriak diren sareko partekatze-zerbitzuetan argitara
ditzakezu, hala nola, albumetan edo blogetan. Zerbitzu hauetan sarrerak ikus eta
sarrerei buruzko zerbait idatz dezakezu, eta idatzi duzuna bateragarria den Nokia
gailu batera deskarga dezakezu.
Sarean partekatzeko zerbitzuaren eskuragarritasuna eta eduki mota bateragarriak
desberdinak izan daitezke.