Nokia 5230 - GPS konexioak sortzeko gomendioak

background image

GPS konexioak sortzeko gomendioak

Satelitearen seinalearen egoera egiaztatu

Telefonoak zenbat satelite aurkitu dituen jakiteko eta seinalea jasotzen ari den

jakiteko, aukeratu Menu > Applications > Location eta GPS data > Options >

Satellite status.
Gailuak sateliteak aurkitu baditu, satelite bakoitzeko

barra bat erakutsiko da satelite informazioaren

bistan. Barra zenbat eta luzeagoa izan, are eta

indartsuagoa izango da satelitearen seinalea. Satelite

seinaletik zure kokapena kalkulatzeko adina datu jaso

dituenean gailuak, barraren kolorea aldatuko da.
Aurkitutako sateliteen kokapena ikusteko, aukeratu Chg. view.
Hasieran, gutxienez, lau satelitetatik jaso beharko ditu seinaleak zure gailuak, zure

kokapena kalkulatu ahal izateko. Behin hasierako kalkulua eginda, baliteke, zure

kokapena kalkulatzen jarraitzeko, hiru satelite soilik erabiltzea. Hala ere,

normalean, zenbat eta satelite gehiago aurkitu, orduan eta zehaztasun hobea

izango da.
Ezin bada satelite seinalerik aurkitu, egizu honakoa:
● Leku estali batetan bazaude, joan zeru irekira seinale hobea jasotzeko.
● Kanpoaldean bazaude, mugitu leku zabalago batetara.

Kokapena (GPS)

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

99

background image

● Egiaztatu eskua GPS antena estaltzen ez duela.
● Eguraldi baldintzak txarrak badira, seinalearen indarrean eragin dezake.
● Ibilgailu batzuk leiho tindatuak (atermikoak) dituzte eta satelitearen seinalea

blokea dezakete.