
Kokapenaren ezarpenak
Aukeratu Menu > Applications > Location eta Positioning.
Kokapen metodoak
Hautatu hurrengoen artetik:
● Integrated GPS — Erabili zure telefonoko GPS hartzaile integratua.
● Assisted GPS — Erabili lagundutako GPSa (A-GPS) laguntzari buruzko datuak
jasotzeko laguntza datu zerbitzari batetik.
● Bluetooth GPS — Erabili kanpoko GPS hartzaile bateragarria Bluetooth
konexioarekin.
● Network based — Erabili sare mugikorreko informazioa (sareko zerbitzua).
Kokapen zerbitzaria
Sarean oinarritutako kokapena edo lagundutako GPSa bezalako sarez lagundutako
kokapen-metodoak erabil ditzazun sarbide-puntua eta kokapen-zerbitzaria
zehazteko, hautatu Positioning server. Kokapen zerbitzaria zure zerbitzu
hornitzaileak lehenetsi dezake eta, kasu horretan, ezin izango duzu aldatu.
Idazkeraren ezarpenak
Abiadura eta distantzietarako zein neurketa sistema erabili nahi duzun
aukeratzeko, aukeratu Measurement system > Metric edo Imperial.
Kokapena (GPS)
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
101

Koordenatuen informazioaren formatua zehazteko, hautatu Coordinate format
eta nahi duzun formatua.
16. Mapak
Mapak aplikazioaren ikuspegi orokorra
Hautatu Menu > Maps.
Ongi etorri Mapak aplikaziora.
Mapak aplikazioak inguruan zer dagoen erakusten dizu, ibilbideak antolatzen
laguntzen dizu eta joan nahi duzun tokira gidatzen zaitu.
● Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.
● Bilatu joan nahi duzun tokirainoko urratsez urratseko jarraibideak.
● Sinkronizatu gogoko kokapenak eta ibilbideak gailu mugikorraren eta
Interneteko Ovi Mapak zerbitzuaren artean.
● Begiratu eguraldiaren iragarpenak eta tokiko informazio gehiago, erabilgarri
badago.
Zerbitzu batzuk agian ez dira erabilgarri egongo herrialde guztietan eta agian
hizkuntza jakin batzuetan bakarrik eskainiko dira. Zerbitzuak sarearen araberakoak
izan daitezke. Informazio gehiago eskuratzeko, jarri zerbitzu-hornitzailearekin
harremanetan.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu gabe edo osatu gabe
daude. Ez oinarritu telefono honetan ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari buruzko informazioa eta
bestelako zerbitzuak Nokiarekin zerikusirik ez duten hirugarrenek sortu dituzte.
Baliteke informazioa guztiz osatua eta zehatza ez izatea, eta eskuragarritasunaren
araberakoa izango da. Ez sekula informazio honetaz eta erlazionatutako zerbitzuez
soilik fida.