Nokia 5230 - Kokapenaren ezarpenak

background image

Kokapenaren ezarpenak

Aukeratu Menu > Applications > Location eta Positioning.

Kokapen metodoak

Hautatu hurrengoen artetik:
Integrated GPS — Erabili zure telefonoko GPS hartzaile integratua.

Assisted GPS — Erabili lagundutako GPSa (A-GPS) laguntzari buruzko datuak

jasotzeko laguntza datu zerbitzari batetik.

Bluetooth GPS — Erabili kanpoko GPS hartzaile bateragarria Bluetooth

konexioarekin.

Network based — Erabili sare mugikorreko informazioa (sareko zerbitzua).

Kokapen zerbitzaria

Sarean oinarritutako kokapena edo lagundutako GPSa bezalako sarez lagundutako

kokapen-metodoak erabil ditzazun sarbide-puntua eta kokapen-zerbitzaria

zehazteko, hautatu Positioning server. Kokapen zerbitzaria zure zerbitzu

hornitzaileak lehenetsi dezake eta, kasu horretan, ezin izango duzu aldatu.

Idazkeraren ezarpenak

Abiadura eta distantzietarako zein neurketa sistema erabili nahi duzun

aukeratzeko, aukeratu Measurement system > Metric edo Imperial.

Kokapena (GPS)

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

101

background image

Koordenatuen informazioaren formatua zehazteko, hautatu Coordinate format

eta nahi duzun formatua.

16. Mapak

Mapak aplikazioaren ikuspegi orokorra

Hautatu Menu > Maps.

Ongi etorri Mapak aplikaziora.
Mapak aplikazioak inguruan zer dagoen erakusten dizu, ibilbideak antolatzen

laguntzen dizu eta joan nahi duzun tokira gidatzen zaitu.
● Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.
● Bilatu joan nahi duzun tokirainoko urratsez urratseko jarraibideak.
● Sinkronizatu gogoko kokapenak eta ibilbideak gailu mugikorraren eta

Interneteko Ovi Mapak zerbitzuaren artean.

● Begiratu eguraldiaren iragarpenak eta tokiko informazio gehiago, erabilgarri

badago.

Zerbitzu batzuk agian ez dira erabilgarri egongo herrialde guztietan eta agian

hizkuntza jakin batzuetan bakarrik eskainiko dira. Zerbitzuak sarearen araberakoak

izan daitezke. Informazio gehiago eskuratzeko, jarri zerbitzu-hornitzailearekin

harremanetan.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu gabe edo osatu gabe

daude. Ez oinarritu telefono honetan ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari buruzko informazioa eta

bestelako zerbitzuak Nokiarekin zerikusirik ez duten hirugarrenek sortu dituzte.

Baliteke informazioa guztiz osatua eta zehatza ez izatea, eta eskuragarritasunaren

araberakoa izango da. Ez sekula informazio honetaz eta erlazionatutako zerbitzuez

soilik fida.