
Lagunduriko GPSa (A-GPS)
Telefonoa Lagunduriko GPSa (A-GPS) zerbitzuarekin bateragarria da.
A-GPS sareko zerbitzu bat da.
Assisted GPS (A-GPS) datu pakete konexio baten bidez laguntzarako datuak lortzeko
erabiltzen da, zure telefonoak sateliteen seinalea jasotzen duen zure uneko
kokapenaren koordenatuak kalkulatuz.
A-GPS zerbitzua aktibatzerakoan, telefonoak sateliteetako informazio erabilgarria
jasotzen du laguntza datuen zerbitzari batetik sare mugikorraren bidez. Laguntza
datuei esker, telefonoak azkarrago lor dezake GPS kokapena.
Telefonoa Nokia A-GPS zerbitzua erabiltzeko aurretik konfiguratuta dago,
hornitzailearen beste ezarpen bereziak erabilgarri egon ezean. Laguntza datuak
Nokia A-GPS zerbitzaritik lortzen dira, behar izanez gero.
Interneteko sargune bat zehaztu behar duzu telefonoan datu pakete konexioaren
bidez Nokia A-GPS zerbitzutik laguntza datuak jasotzeko. A-GPS aplikazioarentzako
sargune bat zehazteko, aukeratu Menu > Applications > Location eta
Positioning > Positioning server > Access point. Datu paketeen Interneteko
sargune bakarra erabil daiteke. Telefonoak Interneteko sargunea eskatuko dizu
GPSa lehenengo aldiz erabiltzerakoan.