
Datu paketeen ezarpenak
Aukeratu Menu > Settings eta Connectivity > Admin. settings > Packet
data.
Datu paketeen ezarpenek datu paketeen konexioa erabiltzen duten sargune
guztiengan daukate eragina.
Aukeratu hauetatik:
● Packet data connection — When available aukeratzen baduzu eta datu
paketeak onartzen dituen sare batean bazaude, telefonoa datu paketeen sarean
erregistratzen da. Datu pakete konexio aktibo bat sortzea (adibidez, mezu
elektronikoak bidali eta jasotzeko) telefonoak beharrezkoa denean datu pakete
konexio bat sortzea baino bizkorragoa da. Datu pakete estaldurarik ez badago,
telefonoa noizbehinka datu paketeen konexioa ezartzen saiatuko da. When
needed aukeratuz gero, telefonoak datu paketeen konexioa erabiltzen du
horren beharra daukan aplikazio edo ekintzaren bat abiarazten baduzu.
● Access point — Sargunearen izena beharrezkoa da zure telefonoa datu
paketeen modem gisa erabili nahi baduzu ordenagailu bateragarri batean.
● High speed packet access — Gaitu edo desgaitu HSDPAren erabilera (sareko
zerbitzua) UMTS sareetan.