Nokia 5230 - Sargune izenen kontrola

background image

Sargune izenen kontrola

Aukeratu Menu > Settings eta Connectivity > Admin. settings > APN

control.
Sargune izenen kontrola zerbitzuarekin, datu paketeen konexioak murritz daitezke,

bai eta telefonoko datu paketeen sargune batzuen erabilera baimendu ere.
Ezarpen hau eskuragarri egoteko SIM txartelak sargunea kontrolatzeko zerbitzua

onartu behar du.
Kontrolatzeko zerbitzua aktibatzeko edo desaktibatzeko eta onartutako sarguneak

aldatzeko, aukeratu Options eta dagokion aukera. Aukerak aldatzeko, PIN2 kodea

behar da. Kodea eskuratzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.

18. Bilatu

Bilatu zerbitzuari buruz

Aukeratu Menu > Internet > Search.
Bilatu aplikazioarekin (sareko zerbitzua) Interneten oinarritzen diren zenbait

zerbitzu erabil ditzakezu, adibidez, webguneak eta irudiak bilatzeko. Zerbitzuen

edukia eta eskuragarritasuna alda daiteke.

Bilaketa bat egin

Aukeratu Menu > Internet > Search.
Mugikorraren edukiak bilatzeko, idatzi bilaketa hitzak bilaketa eremuan edo

arakatu eduki kategoriak. Bilaketa hitzak sartzen dituzun bitartean, emaitzak

kategorien arabera sailkatzen dira. Berriki sartutako emaitzak zerrendaren

goialdean agertuko dira, hitzarekin bat badatoz.