Datuak Bluetooth bidez bidali
Bluetooth konexio bat baino gehiago izan ditzakezu aldi berean. Adibidez, aurikular
batera konektatuta bazaude, aldi berean fitxategiak transferi ditzakezu beste gailu
batera.
1. Ireki bidali nahi duzun elementua dagoen aplikazioa.
2. Aukeratu elementua eta aukeratu Options > Send > Via Bluetooth.
Inguruko Bluetooth gailuen zerrenda agertuko da. Ikonoak hauexek dira:
ordenagailua
telefonoa
audio edo bideo gailua
bestelakoa
Bilaketa eteteko, aukeratu Stop.
3. Aukeratu zein gailutara konektatu nahi duzun.
4. Datuak transferitu aurretik beste gailua uztartu egin behar bada, tonu bat
entzungo da eta kodea eskatuko zaizu. Kode berdina idatzi behar da bi
gailuetan.
Konektatutakoan, Sending data agertuko da.
Aholkua: Gailuak bilatzerakoan, zenbait gailuk helbide bakarra erakuts
dezakete (gailuaren helbidea). Telefonoaren berezko helbidea ikusteko,
sakatu *#2820#.
Konexioak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
122