
Ezarpenak
Aukeratu Menu > Settings eta Connectivity > Bluetooth.
Aplikazioa lehenengo aldiz irekitzerakoan, zure gailuarentzako izen bat zehazteko
eskatuko zaizu. Izena beranduago ere alda dezakezu.
Aukeratu hauetatik:
● Bluetooth — Piztu edo itzali Bluetooth konexioa.
● My phone's visibility — Gainontzeko gailuek Bluetooth bidez zure telefonoa
aurkitu ahal izateko, aukeratu Shown to all. Telefonoaren ikusgarritasunari
denbora mugaa ezartzeko, aukeratu Set visibility period. Telefonoa beste
gailuek ikus ez dezaten, aukeratu Hidden.
● My phone's name — Aldatu telefonoaren Bluetooth hari gabeko teknologia
erabiltzean erakutsiko den izena.
● Remote SIM mode — Gaitu edo desgaitu beste gailuren bat, adibidez,
bateragarria den autorako kit osagarria, zure telefonoko SIM txartela sare
batetara konektatzeko erabiltzeko.