
Gailuak uztartu
Aukeratu Menu > Settings eta Connectivity > Bluetooth.
Gailu bateragarriak uztartzeko eta uztartutako gailuak ikusteko, ireki Paired
devices fitxa.
Uztartu aurretik, sortu zure kodea (1etik 16 digitura), beste gailuaren jabeak kode
bera erabil dezan. Erabiltzaile interfazea ez duten gailuek kode lehenetsia dute.
Kodea behin bakarrik erabiliko da.
1. Gailu batekin uztartzeko, aukeratu Options > New paired device. Eremuaren
barnean dauden gailuak erakutsiko dira.
2. Aukeratu gailua eta idatzi kodea. Kode bera beste gailuan idatzi behar da ere.
3. Zenbait audio osagarrik automatikoki konektatzen dira uztartu ondoren.
Bestela, osagarri bat konektatzeko, aukeratu Options > Connect to audio
device.
Uztartutako gailuak adierazlearekin erakusten dira gailu bilaketan.
Gailu bat baimendu edo ez baimendu gisa ezartzeko, aukeratu hurrengoetatik:
● Set as authorised — Zure telefonoa eta baimendutako gailua aurrez jakinarazi
gabe konekta daitezke. Ez zaizu baimenik edo onarpenik banaka eskatuko.
Erabili aukera hau zure gailuekin, hala nola zure aurikular edo PC
bateragarriekin, edo fidagarria den norbaiten gailuekin. irudiak
baimendutako gailuak adierazten ditu uztartutako gailuen ikuspegian.
● Set as unauthorised — Gailu honen konexio eskaerak aparte onartu behar dira
beti.
Gailu batekin uztartzea ezeztatzeko, aukeratu Options > Delete.
Uztartze guztiak ezeztatzeko, aukeratu Options > Delete all.