
Datu paketeen sarguneak
Aukeratu Menu > Settings eta Connectivity > Destinations > Access point eta
jarraitu pantailako argibideak.
Datu pakete baten sargunea editatzeko, ireki sargune talde bat eta aukeratu
bidez markatutako sargune bat.
Jarraitu zerbitzu hornitzailearen argibideak.
Aukeratu hauetatik:
● Access point name — Sargunearen izena zerbitzu hornitzaileak eskaintzen du.
● User name — Baliteke erabiltzailea behar izatea datu konexio bat zehazteko,
eta zerbitzu hornitzaileak eman ohi du.
● Prompt password — Zerbitzari batera sartzen zaren bakoitzean pasahitza
idatzi behar baduzu edo pasahitza telefonoan gorde nahi ez baduzu, aukeratu
Yes.
Konexioak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
118

● Password — Baliteke pasahitza behar izatea datu konexio bat zehazteko, eta
zerbitzu hornitzaileak eman ohi du.
● Authentication — Aukeratu Secure pasahitza beti enkriptatuta bidaltzeko eta
Normal pasahitza ahal denean enkriptatzeko.
● Homepage — Ezartzen ari zaren sargunearen arabera, web helbidea edo
multimedia mezularitzarako helbidea idatzi beharko dituzu.
● Use access point — Aukeratu After confirmation sargune honen bidez konexio
bat sortu aurretik onarpena galdetzea nahi duzun ala Automatically
automatikoki sargune honen bidez konektatzea nahi duzun.
Aukeratu Options > Advanced settings eta honako hauetatik:
● Network type — Aukeratu datuak transferitzeko Interneteko protokolo mota.
Gainontzeko ezarpenak sare motaren araberakoak dira.
● Phone IP address (IPv4 bakarrik) — Idatzi telefonoaren IP helbidea.
● DNS addresses — Idatzi DNS zerbitzari nagusia eta ordezkoaren IP helbidea,
zerbitzu hornitzaileak hala eskatuz gero. Helbide hauek eskuratzeko, jo Internet
hornitzailearengana.
● Proxy server address — Idatzi proxy zerbitzariaren helbidea.
● Proxy port number — Idatzi proxy zerbitzariaren ataka.