Sinkronizazioa
Aukeratu Menu > Settings eta Connectivity > Data transfer > Sync.
Sinkronizazio aplikazioarekin oharrak, egutegi sarrerak, testu eta multimedia
mezuak, arakatzailearen laster markak edo kontaktuak zenbait aplikazio
bateragarrirekin sinkroniza daitezke ordenagailu bateragarri batean edo
Interneten.
Sinkronizazio ezarpenak zerbitzu hornitzailearen mezu berezi batean jaso
ditzakezu.
Sinkronizazio profil batek sinkronizaziorako beharrezkoak diren ezarpenak ditu.
Aplikazioa irekitzen duzunean, lehenetsitako profila edo erabili berri den
sinkronizazio profila bistaratzen da. Profila aldatzeko, sakatu sinkronizazio
elementua profilean sartzeko edo kanpoan uzteko.
Sinkronizazio profilak kudeatzeko, aukeratu Options eta nahi den aukera.
Datuak sinkronizatzeko, aukeratu Options > Synchronise. Sinkronizazioa amaitu
aurretik ezeztatzeko, aukeratu Cancel.