
Zuzeneko software-eguneratzeak
Hautatu Menu > Applications > SW update.
Software-eguneratze zerbitzuarekin (sareko zerbitzua), gailuko software edo
aplikazioentzat eguneratzerik erabilgarri al dagoen egiazta dezakezu, eta horiek
gailura deskargatu.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Abisua: Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da telefonoa
erabili, ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi
arte. Egiaztatu datuen segurtasun-kopiak egiten dituzula softwarea eguneratu
aurretik.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak Software-eguneratze zerbitzua erabiliz
eguneratu ondoren, baliteke erabiltzailearen gidako aplikazio eguneratuei buruzko
jarraibideak edo laguntzak dagoeneko eguneratuta ez izatea.
Eguneratze eskuragarriak deskargatzeko, hautatu . Deskargatu nahi ez dituzun
eguneratze zehatzei marka kentzeko, hautatu eguneratzeak zerrendatik.
Eguneratze baten inguruko informazioa ikusteko, hautatu eguneratzea eta .
Aurreko eguneratzeen egoera ikusteko, hautatu .
Laguntza bilatu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
12

Hautatu Options eta aukera hauetariko bat:
● Update via PC — Gailua PC baten bidez eguneratu. Aukera honek Start update
aukera ordezten du, eguneratzeak Nokia Software Updater PCrako aplikazioa
bakarrik erabiliz gero eskuragarri daudenean.
● View update history — Ikusi aurreko eguneratzeen egoera.
● Settings — Aldatu ezarpenak, hala nola eguneratzeak deskargatzeko erabiltzen
den sarbide-puntu lehenetsia.
● Disclaimer — Ikusi Nokia-ren lizentzia-kontratua.