Ukipen-pantailaren ekintzak
Sakatu eta sakatu bi aldiz
Ukipen-pantailan aplikazio bat edo beste elementu bat irekitzeko, normalean zure
atzamarrarekin edo boligrafoarekin sakatzen duzu. Baina elementu hauek
irekitzeko bi aldiz sakatu behar dituzu.
Garrantzitsua: Gailu honentzako Nokiak onartutako arkatza bakarrik erabili.
Beste edozein arkatz erabiltzeak gailuaren garantia baliogabetu dezake eta gainera
ukipen-pantaila kaltetu dezake. Saihes ezazu ukipen-pantaila urratzea. Ez erabili
inoiz luma, arkatz edo beste edozein objektu zorrotzik ukipen-pantailan idazteko.
● Aplikazio baten zerrendako elementuak, hala nola Zirriborro karpeta
Mezularitzaren karpeta zerrendan.
Aholkua: Zerrenda-ikuspegi bat irekitzean, lehen elementua
nabarmenduta egoten da. Nabarmendutako elementua irekitzeko, sakatu
behin.
● Zerrenda-ikuspegia erabiltzerakoan, menuko aplikazioak eta karpetak.
● Fitxategi zerrenda bateko fitxategiak, adibidez, Galeriako irudi eta bideoen
ikuspegiko irudi bat.
Fitxategi edo elementu bat behin sakatuz gero, ireki beharrean nabarmendu
egiten da. Elementuaren aukera eskuragarriak ikusteko, hautatu Options edo,
eskuragarri bada, hautatu ikonoa tresna-barran.
Hautatu
Erabiltzaileentzako dokumentu honetan aplikazioak edo elementuak behin
sakatuta irekitzeari "hautatu" esaten zaio. Elementu bat baino gehiago jarraian
aukeratu behar badituzu, hautatu beharreko menuko elementuak gezien bidez
banatzen dira. Options > User guide hautatzeko, sakatu Options eta, jarraian,
sakatu User guide.
Lehen urratsak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
25
Arrastatu
Arrastatzeko, jarri atzamarra edo boligrafoa pantailan eta mugitu pantailan zehar.
Gora edo behera joateko web orrialde batean, arrastatu orria atzamarra edo
boligrafoarekin.
Pasa hatza
Irristatzeko, mugitu hatza edo boligrafoa bizkor ezkerrera edo eskuinera pantailan.
Irudi bat ikusterakoan, aurreko edo hurrengo irudia
ikusteko, pasa hatza azkar ezkerrera edo eskuinera
hurrenez hurren.
Pasa hatza ukipen-pantaila desblokeatzeko —
Ukipen-pantaila desblokeatzeko, sakatu pizteko
tekla edo menu-tekla eta pasa hatza eskuinetik
ezkerrera.
Pasa hatza ukipen-pantaila desblokeatzeko eta deia isilarazteko — Deia
erantzun gabe ukipen-pantaila desblokeatzeko, pasa hatza eskuinetik ezkerrera.
Dei-tonua automatikoki mututzen da. Deia erantzuteko, sakatu deitzeko tekla, eta
deia baztertzeko, sakatu amaitzeko tekla.
Pasa hatza deia erantzuteko — Sarrerako deia erantzuteko, pasa hatza ezkerretik
eskuinera.
Pasa hatza alarma isilarazteko — Alarma isilarazteko, pasa hatza ezkerretik
eskuinera. Alarma errepikarazteko, pasa hatza eskuinetik ezkerrera.
Mugitu edo joan
Barra bat duten zerrendetan gora edo behera joateko, arrastatu barraren
graduatzailea.
Bista batzuetan, atzamarra edo boligrafoa zerrendako elementu batean kokatuz
eta hau behera edo gora arrastatuz mugi zaitezke. Kontaktuetan mugitzeko, jarri
atzamarra edo boligrafoa kontaktu baten gainean eta arrastatu gora edo behera.
Lehen urratsak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
26
Aholkua: Ikonoen deskribapen laburrak ikusteko, ezarri hatza edo
boligrafoa ikonoaren gainean. Ikono guztiek ez dituzte deskribapenak
eskuragarri.
Ukipen-pantailaren argia
Ukipen-pantailaren argia itzali egiten da tarte batean inaktibo egon ondoren.
Pantailaren argia pizteko, sakatu pantaila.
Ukipen-pantaila eta teklak blokeatuta badaude, pantaila sakatuz gero ez da argia
piztuko. Pantaila eta teklak desblokeatzeko, irristatu blokeo etengailua.