Nokia 5230 - Kokapen-metodoei buruz

background image

Kokapen-metodoei buruz

Mapak aplikazioak zure kokapena bistaratzen du mapan GPS, A-GPS edo ID

zelularrean oinarritutako kokapen-metodoak erabiliz.
GPS (kokatze-sistema orokorra) sateliteetan oinarritutako nabigazio-sistema bat

da, kokapena kalkulatzeko erabiltzen dena. A-GPS (kokatze-sistema orokor

lagundua) sareko zerbitzu bat da, kokapena eskuratzeko abiadura eta zehaztasuna

hobetzen dituena.
Mapak aplikazioa lehenengoz erabiltzerakoan, Interneteko sarbide-puntua

zehazteko eskatuko zaizu, mapen informazioa deskargatzeko eta A-GPS metodoa

erabiltzeko beharrezkoa baita.

Mapak

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

105

background image

adierazleak satelitearen seinalearen erabilgarritasuna erakusten du.

Barra bat satelite bat da. Telefonoa sateliteen seinaleak bilatzen ari denean, barra

hori kolorekoa da. Kokapena kalkulatzeko behar adina datu jasotzen direnean,

barra berde kolorekoa bilakatzen da. Zenbat eta barra berde gehiago orduan eta

fidagarriagoa izango da kokapenaren kalkulua.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu Batuetako gobernuak

zuzendutakoa da, hau izanik sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen

erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen

doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta

hau Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren

Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen

geometria eskasak ere zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek,

oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun eta

kalitatean eragina izan dezakete. Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea

eraikinen barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait materialekin,

hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta GPS hargailuak eta irrati

zelularren sareek adierazten dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo

nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta akats batzuk izan ditzake.

Zehaztasuna, GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
ID zelularrean oinarritutako kokapena erabiltzerakoan, gailu mugikorrarekin

konektatuta dagoen antena erabiltzen da kokapena zehazteko.
Erabilgarri duzun kokapen-metodoaren arabera, kokapenaren zehaztasunak metro

batzuetatik kilometro batzuetarako aldea izan dezake.