
Lortu ahotsez lagundutako jarraibideak
Zure hizkuntzan erabilgarri badaude, ahotsez lagundutako jarraibideek
helmugarainoko bidea adieraziko dizute, bidaiaz gozatzeko aukera eskainiz.
Hautatu Menu > Maps eta Drive edo Walk.
Oinezko edo gidatuzko nabigazioa lehen aldiz erabiltzerakoan, ahotsez
lagundutako nabigaziorako hizkuntza hautatzeko eta dagozkien ahots-fitxategiak
deskargatzeko eskatuko zaizu.
Kaleen izenak dituen hizkuntza bat hautatzen baduzu, ahotsak kaleen izenak ere
adieraziko dizkizu. Baliteke ahotsez lagundutako jarraibideak zure hizkuntzan
erabilgarri ez egotea.
Aldatu ahotsez lagundutako nabigazioaren hizkuntza — Ikuspegi nagusian,
hautatu eta Navigation > Drive guidance edo Walk guidance eta aukera
egokia.
Desaktibatu ahotsez lagundutako nabigazioa — Ikuspegi nagusian, hautatu
eta Navigation > Drive guidance edo Walk guidance eta None.
Errepikatu gidatuzko nabigaziorako ahotsez lagundutako jarraibidea —
Nabigazio-ikuspegian, hautatu Options > Repeat.
Egokitu gidatuzko nabigaziorako ahotsez lagundutako jarraibideen
bolumena — Nabigazio-ikuspegian, hautatu Options > Volume.