
Mezuak idatzi eta bidali
Aukeratu Menu > Messaging.
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean. Mezuek asmo txarreko
softwarea eduki dezakete edo, edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte
dezakete.
Multimedia mezu bat sortu edo mezu elektroniko bat idatzi aurretik, konexio-
-ezarpen egokiak izan behar dituzu zehaztuta.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake. Txertatutako argazkiak
muga gaindituz gero, telefonoak argazkia txikiagotu dezake MMS bidez bidali ahal
izateko.
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
57

Aukera bateragarriak dituzten telefonoek soilik jaso eta bistara ditzakete
multimedia-mezuak. Mezuen itxura aldatu egiten daiteke mezua jasotzeko
erabilitako telefonoaren arabera.
Egiaztatu zure zerbitzu-hornitzaileak mezu elektronikoetarako ezarritako tamaina-
-muga. Posta-zerbitzariaren tamaina-muga gainditzen duen mezu elektroniko bat
bidaltzen saiatzen bazara, mezua Irteerako ontzia karpetan geratzen da, eta
telefonoak bidaltzeko saiakerak egiten ditu erregularki. Mezu elektronikoak
bidaltzeko datu-konexioa behar da, eta erregularki bidaltzen saiatzeagatik karguak
kobra diezazkizuke zerbitzu-hornitzaileak. Irteera ontzia karpetan, mezuak
ezabatu edo Zirriborroak karpetara mugi ditzakezu.
Mezularitzako sareko zerbitzuak behar dira.
Testu- edo multimedia-mezuak bidali — Hautatu New message.
Audio-mezuak edo mezu elektronikoak bidali — Hautatu Options > Create
message, eta dagokion aukera.
Hautatu hartzaileak edo taldeak kontaktuen zerrendan — Hautatu tresna-
-barran.
Sartu telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa eskuz — Sakatu To eremua.
Sartu multimedia-mezuaren edo mezu elektronikoaren gaia — Sartu Subject
eremuan. Subject eremua ikusgai ez badago, hautatu Options > Message header
fields ikusgai dauden eremuak aldatzeko.
Idatzi mezua — Sakatu mezu-eremua.
Gehitu objektu bat multimedia mezuari edo mezu elektronikoari — Hautatu
eta dagokion eduki-mota. Gehitutako edukiaren arabera, mezua mota
multimedia mezura alda litzateke.
Bidali multimedia-mezua edo mezu elektronikoa — Hautatu
, edo sakatu
deitzeko tekla.
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten mezuak onartzen ditu.
Mezu luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-
-hornitzaileek bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak,
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
58

bestelako ikurrak edo zenbait hizkuntzen aukerak leku gehiago hartzen dute, eta
mezu batean bidal daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da.