
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
56

Aholkua: Maiz bidaltzen dituzun mezuak behin eta berriz idatzi behar ez
izateko, erabili Nire karpetak ataleko Txantiloiak karpetan dauden testuak.
Txantiloiak sor eta gorde daitezke.
Mezularitzan karpeta hauek daude:
●
Inbox — Jasotako mezuak hemen gordetzen dira, mezu elektronikoak eta
informazio zerbitzuko mezuak izan ezik.
●
My folders — Antolatu zure mezuak karpetetan.
●
Mailbox — Konektatu urrutiko postontzira mezu elektroniko berriak
berreskuratzeko edo aurretik jaitsitakoak konektatu beharrik gabe ikusteko.
●
Drafts — Bidali ez diren zirriborroak hemen gordetzen dira.
●
Sent — Bidalitako azken mezuak hemen gordetzen dira, Bluetooth bidez
bidalitako mezuak izan ezik. Karpeta honetan gordetzen den mezuen kopurua
alda daiteke.
●
Outbox — Bidali gabeko mezuak irteera ontzian gordetzen dira, adibidez,
zure telefonoa sarearen estalduratik kanpo dagoenean.
●
Delivery reports — Sareak bidalitako testu eta multimedia mezuen
bidalketa txosten bat bidaltzeko aukera eskaintzen du (sareko zerbitzua).