Datuen, ezarpenen eta web zerbitzuen mezuak
Telefonoak datuak dituzten mota askotako mezuak jaso ditzake: esate baterako,
bisita txartelak, tonuak, operadoreen logoak, egutegiko sarrerak eta mezu
elektronikoen jakinarazpenak. Ezarpenak ere jaso ditzakezu zure zerbitzu
hornitzailearengandik konfigurazio mezu batean.
Mezuko datuak gordetzeko, aukeratu Options eta dagokion aukera.
Web zerbitzuaren mezuak jakinarazpenak dira (adibidez, egunkarietako
izenbutuak) eta testu mezuren bat edo estekaren bat eduki dezakete.
Eskuragarritasuna eta harpidetzari buruzko informazioa lortzeko, jo zure zerbitzu
hornitzailearengana.