
Posta elektronikoaren ezarpenak zehaztu
Aukeratu Menu > Messaging eta Mailbox.
Posta elektronikoa erabiltzeko, Interneteko sargune (IAP) balioduna eduki behar
duzu telefonoan eta posta elektronikoaren ezarpenak behar bezala zehaztu behar
dituzu.
Aparteko kontu elektroniko bat eduki behar duzu. Jarraitu zure urrutiko
postontziaren zerbitzariak eta internet hornitzaileak (ISP) eskainitako argibideak.
Messaging > Mailbox aukeratzen baduzu eta kontu elektronikoa ezarrita ez
baduzu, bat ezartzeko eskatuko zaizu. Posta elektronikoaren ezarpenak postontzi
gidarekin sortzen hasteko, aukeratu Start.
Postontzi berri bat sortzen duzunean, postontziari esleitutako izenak Postontzia
ordezkatzen du Mezularitzaren ikuspegi nagusian. Guztira sei postontzi eduki
ditzakezu.