
Txatari buruz
Hautatu Menu > Applications > Chat.
Chat aplikazioarekin (sareko zerbitzua), lagunekin istanteko mezuak truka
ditzakezu. Txat konturik ez baduzu, Nokia kontu bat sor dezakezu eta Nokiaren Ovi
txata erabili.
Chat aplikazioa atzeko planoan exekutatzen utz dezakezu gailuaren beste zenbait
eginbide erabiltzen dituzun bitartean, eta hala ere, istanteko mezu berrien
jakinarazpenak jaso ditzakezu.
Chat aplikazioa gailuan aurrez instalatuta egon daiteke. Horrela ez bada,
deskargatu eta instalatu Nokiaren Ovi dendatik.
Sareko zerbitzuak erabiliz eta zure gailura edukia deskargatuz gero, datuen
trafikoaren kostuak egon daitezke.