Ordenagailu batetik musika transferitu
Musika transferitzeko ondorengo moduak daude:
● Musika-fitxategiak kudeatzeko eta antolatzeko Nokia Ovi Erreproduzigailua
instalatu nahi baduzu, deskargatu ordenagailurako softwarea www.ovi.com
helbidean eta jarraitu argibideak.
● Telefonoa PCra konektatu, USB kable batekin edo Bluetooth bidez. Honela,
telefonoa memoria osagarri gisa ikusiko da PCan. USB datu-kablea erabiltzen ari
bazara, hautatu Mass storage konexio modu gisa. Memoria txartel bateragarri
bat sartu behar da telefonoan.
● Windows Media Player aplikazioarekin musika sinkronizatzeko, konektatu USB
datu-kable bateragarri bat eta hautatu Media transfer konexio-modu gisa.
Memoria txartel bateragarri bat sartu behar da telefonoan.
USB konexio lehenetsia aldatzeko, sakatu Menu > Settings eta aukeratu
Connectivity > USB > USB connection mode.