
Deskargak
Podcast batera harpidetu ondoren, Podcasts atalean pasarteak kudeatu,
deskargatu eta erreproduzi daitezke, bai direktorioetatik, bai bilaketa bidez, baita
URL bat idatzita ere.
Harpidetutako podcastak ikusteko, hautatu Podcasting > Podcasts.
Pasarteen izenburuak banaka ikusteko (pasarte bat podcast baten multimedia
fitxategi berezi bat da), podcastaren izena aukeratu.
Deskargatzen hasteko, pasartearen izena aukeratu. Hautatutako edo markatutako
pasarteak deskargatzen hasteko edo jarraitzeko, hautatu Options > Download.
Pasarte bat baino gehiago deskarga daiteke aldi berean.
Deskargatzen ari den bitartean edo zati baten deskarga amaitutakoan podcastaren
zatitxo bat entzuteko, hautatu podcasta eta Options > Play preview.
Guztiz deskargatutako podcastak Podcasts karpetan aurki daitezke; batzuk, ordea,
ez dira agertuko liburutegia eguneratu arte.