Ovi Musika
Ovi Musika (sareko zerbitzua) erabilita, musika bila, araka, eros eta gailura deskarga
dezakezu.
Aukeratu Menu > Music > Ovi Music.
Musika deskargatzeko, lehenik zerbitzuan erregistratu behar duzu.
Musika deskargatzeak kostu gehigarriak sor ditzake, eta datu-kopuru handiak
transferi daitezke (sareko zerbitzua). Datu-transmisioen kostuei buruzko
informazioa lortzeko, jarri sarearen zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Ovi Musika zerbitzura sartzeko, Interneterako baliozko sarbide-puntua izan behar
duzu telefonoan. Baliteke erabiliko den sarbide-puntua hautatzeko eskatzea Ovi
Musika zerbitzura konektatzen zarenean.
Hautatu sarbide-puntua — Hautatu Default access point.
Ovi Musika zerbitzuaren ezarpenen erabilgarritasuna eta itxura desberdinak izan
daitezke. Ezarpenak aurrez zehaztuta ere egon daitezke eta, beraz, agian ezingo
dituzu aldatu. Ovi Musika arakatzean, agian ezarpenak aldatu ahal izango dituzu.
Aldatu Ovi Musika zerbitzuaren ezarpenak — Hautatu Options > Settings.
Ovi Musika ez dago erabilgarri herrialde edo eskualde guztietan.